Albisteak

Mungiak kanpoko igerilekuaren denboraldia luzatu eta ekainaren 1era aurreratuko du irekiera, barruko igerilekuko obrak direla eta

Abuztuan eta irailean kiroldegiko barruko igerilekuan egingo diren hobekuntza-lanak direla eta, Kirol Sailak kanpoko igerilekuaren irekiera-epea luzatzea erabaki du, erabiltzaileek kirol zerbitzu eta instalazioez gozatzen jarrai dezaten.

Normalean, abuztuan egiten dira instalazioaren urteko garbiketa- eta mantentze-lanak. Hala ere, aurten ohiko itxiera teknikoa aprobetxatuko da barruko igerilekuan hobekuntza-lan garrantzitsuak egiteko. Aurreikusitako jardueren artean, igerilekuko lurzorua erabat berritzea eta hodien iragazgaiztea hobetzea nabarmentzen dira, instalazioaren kalitatea, segurtasuna eta kontserbazioa hobetzen jarraitzeko beharrezkotzat jotzen diren esku-hartzeak baitira.

Era berean, eta jarduera horien ondorioz sor daitezkeen eragozpenak gutxitzeko, Kirol Sailak neurriak hartu ditu urteko abonua duten erabiltzaileentzat eta udako abonua dutenentzat, kirol zerbitzu eta instalazioez gozatzen jarrai dezaten, ohiko prestazioak nabarmen murriztu gabe.

Horrela, kanpoko igerilekuaren irekiera, hasiera batean ekainaren 6rako aurreikusita zegoena, ekainaren 1era aurreratuko da. Era berean, hasiera batean irailaren 6rako aurreikusita zegoen itxiera irailaren 27ra bitarte luzatuko da.

Kirol Sailak obra horien garrantzia azpimarratu du, instalazioaren kalitatea, segurtasuna eta kontserbazioa nabarmen hobetzea ahalbidetuko baitute.