Albisteak

Mungia Hiria Saria futbol txapelketa jokatuko da larunbat honetan

Mungiak futbolarekin hitzordua izango du irailaren 12an. Mungia Hiria Saria futbol txapelketa 17:00etan jokatuko da Legardako futbol zelaian, C.D. Mungiak antolatuta.

Jardunaldiak futbola eta kirola izango ditu protagonista, eta herritarrei txapelketara gerturatu eta taldeei animoak emateko gonbita egiten zaie.

📅 Irailaren 12a, larunbata
17:00
📍 Legardako futbol zelaia

Mungia Herria Uribealdea Rugby Txapelketa ospatuko da larunbat honetan

Mungiak rugby jardunaldi berezia hartuko du irailaren 12an, Uribealdea Rugby Txapelketarekin. Txapelketa Atxurizubi zelaian egingo da, 10:00etatik 17:00etara, eta Mungiako Rugby Taldeak antolatu du.

U16 eta U18 kategorietako taldeek parte hartuko dute kirola, talde-lana eta rugbyaren balioak protagonista izango dituen egunean.

Jardunaldia osatzeko, 16:00etatik aurrera zuzeneko musikaz gozatzeko aukera ere izango da.

Herritar guztiak gonbidatuta daude txapelketara gerturatu eta rugby giroaz gozatzera.