Albisteak

MUNGIA - ASTE BERDEA 2022

Mungiak "Aste Berdea 2022" ospatuko dau bagilaren 2tik 4ra

Mungiak "Aste Berdea 2022" ospatuko dau bagilaren 2tik 4ra

 

  • Programak hainbat jarduera eta tailer mota eskeintzen ditu, mungiarrak ingurumenaren zaintzaz kontzientzietako

 

Mungian, 2022ko maiatzaren 30ean.- Bagilaren 5ean ospatzen dan Ingurumenaren Nazinoarteko Eguna dala eta, Mungiak "Aste Berdea 2022" hartuko dau bagilaren 2tik 4ra.

 

Ekimenaren helburua personak aurrean dogun ingurumen- eta klima-erronkari buruz kontzientzietea da, eta, horretarako, lur planetagaz eta horretan eragina daukien klimaren faktoreakaz erlazionautako hainbat jarduera proponidu dira.

 

Holan, Alaitz Erkoreka Lurralde eta Ingurumen Saileko alkateordeak gogorarazo dauenez "herritarren kontzientziazinoan eragiten jarraitu behar dogu. Gure esku dago belaunaldi gazteenei itxiko deutsegun ondarea, eta, batez be, gure esku dago egiten dogun ekintza bakotxa zein garrantzitsua dan, ingurumenean izan daikezan ondorioak, ulertarazotea. Gaur egingo doguna da bihar izango doguna".

 

Egitaraua

 

Egitarauari hasierea emoteko "Klima aldaketa, errealidade kezkagarria" berbaldia emongo dau Ekobideak-ek bagilaren 2an, eguaztenean, arratsaldeko 19:00etan, Udaletxeko erakusketa aretoan.

 

Hurrengo egunean, bagilaren 3an, barikuan, "Lurzoruak ezkutetan dauena" eta "Estazino meteorologikoak" tailerrak emongo dira Matxin plazan. Tailer horreetan, udalerriko umeek ikasteko aukera izango dabe, ingurumenaren zaintzagaz daukien harremana estutzen daben bitartean. Gogorarazo behar da ikasturte osoan zehar ikastetxeek 2030eko eskola-agendagazko kontzientziazino- eta sentsibilizazino-jarduerak egiten dituela.

 

"Aste Berdea 2022" amaitzeko, bagilaren 4an, zapatuan, Mungiako landare basatiak ezagutzeko ibilaldi etnobotanikoa egingo da, herritar guztientzat zabalik. Ibilpidea 10:30ean hasiko da Matxin plazan.

 

Ganera, aste osoan zehar udaletxeko fatxada kolore berdez argiztatuta egongo da.