Mungiako Ikastetxeen hobekuntza lanak
Mungiako Udalak udan hezkuntza-azpiegiturak hobetzen jarraitzen du. Legarda eta Laukarizko ikastetxeetan eta Uriguen haurreskolan hainbat jarduketa egiten ari dira, instalazioen segurtasuna, irisgarritasuna eta erabilera hobetzeko.
- Legarda Eskola: jolastokia espazio irisgarri eta inklusibo bihurtzeko proiektua eta parterre bat harmaila bihurtzeko lanak.
- Laukariz Eskola: beheko solairuko pitzadurak konpontzeko lanak, barruko argiteria LED teknologiara egokitzea eta datozen hilabeteetan jolasguneetako baten zorua berritzea.
- Uriguen haurreskola: barruko hainbat gunetako margotze-lanak.
Helburua ikasleek eta hezkuntza-komunitate osoak espazio seguruagoak, irisgarriagoak eta euren beharretara egokituak izatea da.