Albisteak

Markaida auzoak Salbadore Jaiak ospatuko ditu abuztuaren 6an eta 7an

Bi egunetan zehar, auzoko bizilagunek eta bertaratzen diren herritarrek elkarrekin gozatzeko aukera izango dute, meza, kalejira, herri bazkaria, umeentzako jarduerak eta erromeria bezalako ekintzekin.

Abuztuaren 6an, Salbadore Egunean, egitaraua 12:00etan hasiko da Salbadore ermitan egingo den meza nagusiarekin. Ondoren, trikitilariek lagundutako kalejira egingo da ermitatik txosnara, eta bertaratzen direnek luncha eta herri bazkariaz gozatzeko aukera izango dute. Arratsaldean, umeentzako jolasak izango dira eta eguna erromeriarekin amaituko da.

Abuztuaren 7an, Salbadoretxu Eguna ospatuko da. Meza eta kalejiraren ostean, luncha izango da, eta arratsaldean auzokoentzat antolatutako tiragoma txapelketa, umeentzako jolasak eta erromeria egingo dira. Jaiak amaitzeko, sokatira eta karakol lasterketa izango dira.

Mungiako Udalak Salbadore Jai Batzordeari eskerrak eman nahi dizkio jai hauek antolatzeko egindako lanagatik eta Markaida auzoan tradizioak eta auzokoen arteko harremanak indartzen jarraitzeko egiten duen ekarpenagatik.