Albisteak

Mungia Hiria Saria futbol txapelketa jokatuko da larunbat honetan

Mungiak futbolarekin hitzordua izango du irailaren 12an. Mungia Hiria Saria futbol txapelketa 17:00etan jokatuko da Legardako futbol zelaian, C.D. Mungiak antolatuta.

Jardunaldiak futbola eta kirola izango ditu protagonista, eta herritarrei txapelketara gerturatu eta taldeei animoak emateko gonbita egiten zaie.

📅 Irailaren 12a, larunbata
17:00
📍 Legardako futbol zelaia

Mungiak folklore internazionaleko emanaldia hartuko du larunbat honetan

Larunbat honetan, irailaren 19an, kultur hitzordu berezia izango da Mungian, Amilotx Mungiako Dantza Taldeak eta Udalak antolatuta. Portugalgo Rancho Folclórico de Orgens taldeak bere musika, dantzak eta herri tradizioak erakutsiko ditu herritarren aurrean.

Jardunaldia 18:30ean hasiko da, San Jose Etxe Alaitik abiatuko den kalejirarekin. Ondoren, 19:30ean, emanaldi nagusia izango da Matxin plazan.

Mungiako Udalak kulturaren aldeko apustua egiten eta herritarrentzako jarduera berriak sustatzen jarraitzen du, herriko bizitza kulturala indartzeko eta topaguneak sortzeko helburuarekin.