Albisteak

Mungia Hiria Saria futbol txapelketa jokatuko da larunbat honetan

Mungiak futbolarekin hitzordua izango du irailaren 12an. Mungia Hiria Saria futbol txapelketa 17:00etan jokatuko da Legardako futbol zelaian, C.D. Mungiak antolatuta.

Jardunaldiak futbola eta kirola izango ditu protagonista, eta herritarrei txapelketara gerturatu eta taldeei animoak emateko gonbita egiten zaie.

📅 Irailaren 12a, larunbata
17:00
📍 Legardako futbol zelaia

Mungiako Gaueko Orientazio Probak izena emateko azken orduak ditu

Mungiako Gaueko Orientazio Proban parte hartzeko izen-emate epea gaur, irailak 16, 23:59an amaituko da.

Proba hau larunbat honetan, irailaren 19an, 21:00etatik aurrera egingo da Mungian, eta orientazioaz gozatzeko aukera eskainiko du herrigunean zehar, 3 maila ezberdinekin (open berdea, laranja eta gorria)

Hiriko proba izan arren, Open Gorria kategoriak “sorpresatxo” bat izango du, ibilbideari zailtasuna gehitzeko eta parte-hartzaileen esperientzia dibertigarriagoa bihurtzeko.

Izen-ematea gaur 23:59ak arte egin ahal izango da ondorengo estekan: https://www.cobidea.com/actividades-jarduerak/prueba-orientacion-nocturna-popular-mungia