Albisteak

Mungia Hiria Saria futbol txapelketa jokatuko da larunbat honetan

Mungiak futbolarekin hitzordua izango du irailaren 12an. Mungia Hiria Saria futbol txapelketa 17:00etan jokatuko da Legardako futbol zelaian, C.D. Mungiak antolatuta.

Jardunaldiak futbola eta kirola izango ditu protagonista, eta herritarrei txapelketara gerturatu eta taldeei animoak emateko gonbita egiten zaie.

📅 Irailaren 12a, larunbata
17:00
📍 Legardako futbol zelaia

Mungiak gazteentzako antzerki tailerra antolatu du

Mungiako Udalak antzerki tailerra jarriko du martxan 2026ko udazkenean, 12 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzenduta.

Ekimenaren helburua da gazteei antzerkiaren bidez sormena, adierazpena eta talde-lana garatzeko gune bat eskaintzea. Tailerretan gorputz-adierazpena, ahotsa, interpretazioa, gidatutako ariketak, antzerki-jolasak, dantza eta tentsioak askatzeko dinamikak landuko dira. Hauek euskaraz izango dira.

Saioak urria, azaroa eta abenduan egingo dira, larunbatetan, 16:00etatik 18:00etara. Jarduera doakoa izango da eta plaza kopurua mugatua.

Izen-ematea irailaren 30era arte egin ahal izango da, hurrengo kanaletan: euskera@mungia.eus | 
94 674 90 89
(9:00-14:00 ordutegia)