-
Zerbitzua hilean behin eskainiko da, irailetik abendura, Mungiako Ferialean, Polizia Nazionalaren VIDOC ibilgailuaren bidez
Mungia, 2026ko abuztuaren 14a. Irailetik abendura bitartean, Mungiak hilean behin eskainiko du Nortasun Agiri Nazionala (NAN) eta pasaportea egiteko eta berritzeko izapideak egiteko aukera.
Hala, irailaren 1ean, urriaren 6an, azaroaren 3an eta abenduaren 1ean, Mungiako Ferialean izango da Polizia Nazionalaren VIDOCa (Dokumentazio Ibilgailu Integrala), NANa eta pasaportea egiteko eta berritzeko prestatutako ibilgailua.
Zerbitzua erabili ahal izateko, nahitaezkoa izango da aldez aurretik hitzordua eskatzea Herritarren Arreta Zerbitzuaren (HAZ) bidez, aurrez aurre edo 010 telefono-zenbakira deituta.
VIDOCera joaten diren pertsonek NANa edo pasaportea egiteko edo berritzeko beharrezkoa den dokumentazioa aurkeztu beharko dute.
Tasak eskudirutan ordainduko dira ibilgailuan bertan. NANaren tasa 12 eurokoa izango da, eta pasaportearena 30 eurokoa.
Informazio gehiago jasotzeko edo aldez aurretiko hitzordua eskatzeko, interesdunek HAZera deitu edo bertara jo dezakete ohiko ordutegian.