Llonan Madalen Eguna ospatuko da asteazken honetan
Llonako ermitak datorren asteazkenean, uztailaren 22an, Madalen Eguna ospatuko du.
12:00etan meza izango da, eta 13:00etatik aurrera herri bazkaria eta trikitixa giroa izango dira protagonista.
Mungiako Udalak herritar guztiak gonbidatzen ditu tradizioz beteriko ospakizun honetan parte hartzera eta Llonan egun berezi batez gozatzera.