Albisteak

Ekainak 28, LGTBIQ+ Kolektiboaren Sexu Askapenaren eta Harrotasunaren Nazioarteko Eguna

Ekainaren 28a ospakizunerako, memoriarako eta aldarrikapenerako eguna da. Beste urte 
batez, BerdinduƟk LGTBIQ+ kolekƟboak egindako bidea aitortu nahi dugu. Gure gizartean 
dagoen aniztasuna ikusgarri egin nahi dugu, eta pertsona askoren eta mugimendu sozialen 
ahaleginari esker lortutako eskubideak defendatu.
Baina egun honek hausnarketarako tartea ere izan behar du. Izan ere, oraindik ere badira 
egiteko dauden lanak. LGTBIQ+ kolekƟboaz multzo gisa hitz egiten badugu ere, errealitate 
guzƟak ez dira baldintza berberen pean bizi.
Badira oraindik ere ikusgarritasun txikiagoa duten idenƟtateak, gorputzak eta sexuorientazioak. Askotan, gutxiago ulertzen dira eta diskriminazioa jasateko arrisku handiagoa 
dute. Horien artean daude pertsona transak eta intersexualak, baita emakume lesbianak eta 
pertsona bisexualak ere. Haien errealitateek oztopo handiagoak izaten dituzte aitortza osoa 
lortzeko. Egoera hori ez da gizartean bakarrik gertatzen. Inklusio handiagoa egon beharko 
lukeen espazio eta komunitateetan ere iraun egiten du.
Era berean, ezinbestekoa da begirada intersekzionala izatea. Diskriminazioak ez du modu 
bakarrean eragiten, eta ez die pertsona guzƟei berdin eragiten. Gurutzatzen gaituzten 
faktoreak askotarikoak dira. Sexu-orientazioa, genero-idenƟtatea edo gorputzak beste egoera 
batzuekin uztartzen dira sarri: arrazakeriarekin, pobreziarekin, etxerik ez izatearekin, 
haurtzaroarekin, desgaitasunarekin, aniztasun psikikoarekin edo bestelako bazterketa 
egoerekin.
Horrek esan nahi du ez dela gauza bera LGTBIQ+ pertsona izatea laguntza-sare bat, 
egonkortasun ekonomikoa edo aitortza soziala izanda, edo prekaritatean, bakardadean edo 
diskriminazio anitzen erdian bizitzea. Euskadin ere bizi dira LGTBIQ+ pertsonak zaurgarritasun, 
desberdintasun edo ikusezintasun egoeretan. Besteak beste, egoera administraƟbo 
irregularrean dauden migratuak, kale egoeran bizi diren pertsonak, espazio 
heteronormaƟboetan bizi diren adinekoak edo aniztasun psikikoa duten gazte LGTBIQ+ak. 
Pertsona batzuek zailtasun handiagoak dituzte enplegua eskuratzeko, etxebizitza bat lortzeko 
edo osasun-arreta jasotzeko. Beste askok ez dute espazio segururik aurkitzen, edo ezin dute 
beren idenƟtatea lasaitasunez bizi espazio publikoan. HorregaƟk, Harrotasunaz hitz egiten 
dugunean, eskubideez ere ari gara. Eta pertsona guzƟentzako bizi-baldintza duinez. Inork 
ezkutatu beharrik izango ez duen gizartea eraikitzeaz ari gara. Inork bere burua jusƟfikatu edo 
beldurrez bizi beharrik izango ez duen gizartea.
 
2
Azken urteetan ikusten ari gara zenbait diskurtsoek dagoeneko lortutako eskubideak zalantzan 
jartzen dituztela. Era berean, espazio batzuk gero eta seguruagoak ez direla pertsona LGTBIQ+ 
askorentzat ere ikusten ari gara. Horren aurrean, gogorarazi behar dugu gizarteko espazio 
guzƟak herritar guzƟenak direla. Eta espazio bat benetan publikoa bada, anitza izan behar du 
nahitaez. Kaleak, erakundeak, ikastetxeak, kultur guneak eta komunitate espazioak pertsona 
guzƟek berdintasunean egon eta parte hartu ahal izateko lekuak izan behar dira.
Aniztasuna ez da mehatxu bat, ezta salbuespen bat ere. Gure gizartearen errealitatea da, eta 
denon ondarea. Gizarte irekiagoa, demokraƟkoagoa eta gizaƟarragoa eraikitzen laguntzen 
digu. HorregaƟk da beharrezkoa oraindik ere ekainaren 28an ahotsa altxatzea. Ospatzea ere 
erresistentzia egitea delako. LGTBIQ+ pertsona guzƟen errealitateak ikusgarri egiteak 
garrantzitsua izaten jarraitzen duelako. Eta oraindik ere badirelako bazterrean geratzen diren 
ahotsak, bizipenak eta beharrak.
BerdinduƟk, gure konpromisoa berretsi nahi dugu LGTBIQ+ pertsona guzƟekin, bereziki 
zaurgarritasun handieneko egoeretan bizi direnekin. Lanean jarraituko dugu pertsona 
guzƟentzat bidezkoagoa, inklusiboagoa eta anitzagoa izango den gizartea eraikitzeko.