Albisteak

2025eko Lapikoko Eguna

San Antontxuren ondorengo egunean, urtarrilaren 19an, Lapikoko Eguna ospatuko da, Emerando Santa Elena Auzokideen Elkarteak Mungiako Udalarekin elkarlanean antolatutako Euskadiko Indaba Lehiaketaren XIII. edizioarekin. Ekitaldia Matxin Plazan eta Foruen Plazan egingo da. Lehiaketako arauei dagokienez, nabarmentzekoa da parte-hartzaileek, lapiko eta eltze azkarrak ezin erabiltzeaz gain, honako osagai hauek bakarrik erabili ahal izango dituztela: babarrun gorria, (tolosarra, beltza edo pinta) patatak, barazkiak, piper txorizeroa, urdaia, saiheskia, txorizoa eta odolkia barne. Balorazioak eta sari-banaketa 15:00etan izango dira. Inskripzio fitxa eta oinarriak beheko dokumentuetan.