Albisteak

San Inazio jaiak Trobika auzoan uztailaren 30etik abuztuaren 1era arte

Santa Mariñe, Trobika auzoko ermitak, San Inazio jaiak hartuko ditu uztailaren 30etik abuztuaren 1era, adin guztietako herritarrei zuzendutako egitarauarekin.

Jaiak uztailaren 30ean, ostegunean, hasiko dira 19:00etan txupinazoarekin eta ondorengo herri poteoarekin, Etxebarria Aita Semeak trikitilariek girotuta. Uztailaren 31n, San Inazio egunean, kalejira, meza, txokolatada, haurrentzako jarduerak, patata-tortilla lehiaketa eta musika izango dira, eta gauean Trobika Hill Sound jaialdia, DJ Gerri eta Nebredaren saioak izango dira.

Abuztuaren 1ean, berriz, bertsolariak eta LIX. Bakailao Txapelketa izango dira protagonista Santa Mariñeko landetan.

Mungiako Udalak eskerrak eman dizkio Trobikako Eskoteari, jai batzordeari, jaiak antolatzeko eta Santa Mariñeko San Inazio ospakizunak bizirik mantentzeko egindako lanagatik.

Gainera, uztailaren 31n Jai-Txori zerbitzua izango da herritarren eskura doan. Autobusa 21:30ean irtengo da eta 03:30ean itzuliko da. Txartelak Gaztegunean eskuratu daitezke.