Mungiako Udalak Agirre Jauregian dagoen Mugire Txokoari eragiten dioten ur-iragazketak konpontzeko lanak hasi ditu. Lanek 12.825,14 euroko aurrekontua dute, eta hiru asteko epean amaitzea aurreikusten da.
Lan hauen bidez, eraikinaren fatxadaren ondoko espaloi zatia iragazgaiztuko da, kaletik barrura ura sartzea saihesteko. Jarduketa hau Udalak uda honetan Agirre Jauregian egiten ari den hobekuntza planean sartzen da.
Mugire Txokoa balio anitzeko eremua da, elkarteentzat eta Musika eta Dantza Eskolaren eguneroko jardunerako erabiltzen den eremua hain zuzen ere. Horrez gain, areto txiki moduan, udal hitzaldi, aurkezpen eta emanaldiak egiteko ere erabili ohi da.