Albisteak

Bizum - mipago Wallet

Mungiako Udalak ordainketa-sistema berriak jarri ditu martxan ordainketa-pasabidearen bitartez: Bizum eta Mipago Wallet

Mungiako Udalak ordainketa-sistema berriak jarri ditu martxan ordainketa-pasabidearen bitartez: Bizum eta Mipago Wallet

 

Hemendik aurrera, mungiarrek modu seguru, erraz eta azkarrean ordaindu ahal izango dituzte Udalak igorritako ordainagiriak, likidazioak eta isunak, bai eta pasabidean alta emanda dagoen eta sistema horiek aktibatuta dituen edozein euskal administrazioren ordainketak ere.

 

Mungian, 2022ko maiatzaren 23an.- Helbideratu bako ordainagirien ordainketak errazteko, Mungiako Udala Eusko Jaurlaritzak sortutako ordainketa-sistema berriei atxiki zaie.

Horrela, mungiarrek modu seguru, erraz eta azkarrean ordaindu ahal izango dituzte Udalak bidalitako ordainagiriak, likidazioak eta isunak.

Ordainketa-sistema berri horiek Pasabidean alta emanda dagoen eta sistema horiek aktibatuta dituen edozein euskal administrazioren aldizkako ordainketak nahiz ordainketa errepikariak ordaintzeko ere balio dute.

 

Bizum

Kasu honetan erabiltzen den Bizuma Eusko Jaurlaritzaren Ordainketa Pasabidearen bidez online ordainketak egiteko da. Horretarako, erabiltzaileak bere banku-erakundearen Bizum zerbitzua aktibatu behar du.

Ordainketa-pasabidean, ordaindu beharreko ordainagiriaren edo likidazioaren datuak sartzen dira, eta Bizum aukeratzen denean finantza-erakunde laguntzaileen artean, erabiltzailearen telefono-zenbakia sartu beharko da, eta, ondoren, ordainketa amaitzeko emandako urratsak jarraitu.

 

Mipago Wallet

"MiPago Wallet" aplikazioa telefono mugikorreko diru-zorro digital bat da, eta aukera ematen die herritarrei ordainketa-pasabideari atxikitako euskal administrazioei ordainketak modu erraz, iraunkor eta seguruan egiteko. Eta, garrantzitsuena, banku-txartelaren datuak tekleatu barik. Nahikoa da ordainketa onartzea.

Ordainketak horrela egin nahi dituzten pertsonek Eusko Jaurlaritzaren "MiPago Wallet" app-a deskargatu beharko dute beren telefono mugikorrean. Aplikazioa Play Storen eta Applen dago eskuragarri.

Aplikazioa instalatu ondoren, txartelaren datuak sartu beharko dira (behin bakarrik sartu behar dira). Une horretatik aurrera, sistema honi atxikitako edozein euskal administrazio publikok egindako ordainagirien ordainketak klik bakar batean egin ahal izango ditu, aldeek txartelaren zenbakia ezagutzea saihestuz.

Tresna honek ordainagirien barra-kodea edo QR kodea irakurriz ordaintzeko aukera ematen du.