- Atzerriko tituluak homologatzeko izapideei buruzko zalantzak argitzeko eta indarrean dagoen ezohiko erregularizazioa eta baimenen araudia ezagutzeko aukera
- Ekitaldi hau "Zure Etorkizuna Eraikitzen" ekimenaren barruan kokatzen da, gazteen garapenari eskainitako Bizkaia Gazteak programaren barruan Mungialdeko Behargintza antolatua.
Maiatzaren 26an, Mungiako Mugire Txokoak atzerritarren ezohiko erregularizazioa eta baimenen araudia eta atzerriko tituluak homologatzeko izapideei buruzko informazio gunea hartuko du.
Jardunaldi hau aukera bat izango da eskualdeko atzerritar egoiliarrek beren titulu akademikoen homologazioarekin lotutako prozedurak eta arauak zehatz-mehatz ezagutzeko Kosmopolis-en bitartez. Bestalde CITE Bizkaiaren eskutik indarrean dagoen ezohiko erregularizazioa eta baimenen araudiak ezartzen dituen beharrezko izapideei buruzko informazio argia eta eguneratua emango da, eta bertaratutakoek horri buruzko zalantza guztiak argitu ahal izango dituzte. Azkenik eskualdean dagoen helduentzako hezkuntza zentroak (EPA) ere bere agerpena egingo du, prestatzen dituen zerbitzuak eta informazioa luzatuz.
Ekitaldi hau Mungialdea atzerriko komunitateari integrazio-prozesuan laguntzeko egiten ari den ekintzen parte da, eta tokiko esparruan egiten dituzten ikasketak aintzatesteko tresnak eskaintzen dizkie.
"Zure Etorkizuna Eraikitzen" Bizkaia Gazteak programaren barruan
Mungialdeko Behargintzak antolatutako "Zure Etorkizuna Eraikitzen" proiektuaren barruan kokatzen den bigarren ekitaldia da hau. Lehen jardunaldia maiatzaren 14an egin zen Olalde Aretoan, eskualdeko gazteei orientazioa, prestakuntza eta enplegua eskaintzen dien Bizkaia Gazteak programaren barruan.
Bertan, prestakuntzaren eta enpleguaren eremuko hainbat erakunde egon ziren, hala nola Lanbide Heziketa, Oinarrizko Lanbide Heziketa, Helduen Hezkuntza (HHE), Lanbide, Europe Direct Bizkaia eta Mungialdeko Behargintza, gazteei zuzeneko informazioa emateko eta hezkuntza- eta lan-aukerei buruzko zalantzak argitzeko.
Ziklo honetako beste ekintza batzuk ere aurreikusita daude uda osterako. Mungialdeak gazteentzako interesgarriak diren gaiei buruzko jardunaldi berriak antolatuko ditu, hala nola emantzipazioari, kirolari, monitoretzari eta boluntariotzari buruzkoak, gazteen garapena bultzatzen jarraitzeko eta eskualdeko gazteei laguntza eskaintzeko.