Albisteak

Beste urte batez, Mungiak bat egin du "Planetaren Ordua" ekimen globalarekin

Mungiako Udalak iraunkortasunarekin eta klima-aldaketaren aurkako borrokarekin duen konpromisoa berretsi du, aurten ere, WWFk (World Wildlife Fund) sustatutako "Planetaren Ordua" ekimenarekin bat eginez.

Hala, datorren larunbatean, martxoaren 22an, 20:30etik 21:30era, udaletxeko eta Matxin plazako argiak itzaliko dira, energia-kontsumoa murrizteko eta ingurumena babesteko beharraz kontzientziatzea helburu duen keinu sinboliko batean.

Horrela, Mungiako Udalak ekintza global honekin bat egitera animatzen ditu herritarrak, bertako enpresak eta dendak, ordu horretan funtsezkoak ez diren argiak eta gailu elektrikoak itzaliz. Horrelako ekintza txikiek eragin positiboa dute gure ingurunean eta planetan.