Beko kalea eta Arnaga Etxetaldea udal saneamendu sarera konektatuko dira
Mungiako Udalak Beko kalean eta Arnaga Etxetaldean saneamendu sarea handitzeko lanak egingo ditu, gaur egun udal sarera konektatuta ez dauden eraikinei irtenbidea emateko.
Jarduketari esker, inguruko etxebizitzek udal saneamendu sarera konektatzeko aukera izango dute. Gainera, obrak aprobetxatuz, errugbi zelairaino doan espaloia ere berrituko da, irisgarritasuna eta oinezkoen segurtasuna hobetzeko.
Proiektuaren aurrekontua 247.306,23 eurokoa da. Horri espaloia berritzeko lanen kostua gehituko zaio, behin jarduketa horren aurrekontua zehazten denean.