Albisteak

Mungia Hiria Saria futbol txapelketa jokatuko da larunbat honetan

Mungiak futbolarekin hitzordua izango du irailaren 12an. Mungia Hiria Saria futbol txapelketa 17:00etan jokatuko da Legardako futbol zelaian, C.D. Mungiak antolatuta.

Jardunaldiak futbola eta kirola izango ditu protagonista, eta herritarrei txapelketara gerturatu eta taldeei animoak emateko gonbita egiten zaie.

📅 Irailaren 12a, larunbata
17:00
📍 Legardako futbol zelaia

Ausarten Kopa dela eta, trafiko-aldaketak izango dira igande honetan Mungian

Mungiak Ausarten Kopa hartuko du igande honetan, irailaren 13an. Valentín Uriona Txirrindularitza Elkarteak antolatutako jardunaldian Bizkaiko Txirrindularitza Eskoletako kategoria desberdinetako txirrindulariek parte hartuko dute.

Proba dela eta, 09:00etatik 14:00etara, hainbat kale trafikoari itxita egongo dira, tartean Donostia, Baiona, Aita Elorriaga, Sabino Arana, Gamiz Bidea, Larreta Bidea, Kofradisuertea kalea, Larrabizker Bidea eta Larrabizker Zehar Bidea.

Gainera, larunbateko 17:00etatik aurrera debekatuta egongo da aparkatzea Aita Elorriaga, Baiona, Sabino Arana eta Larrabizker Zehar Bideko seinaleztatutako guneetan. Halaber, Aita Elorriaga 25eko Bizkaibus geltokia ez da martxan ibiliko proba dagoen bitartean.

Mungiako Udalak herritarrei gomendatzen die igandeko joan-etorriak antolatzerakoan trafiko-aldaketa hauek kontuan hartzea eta Udaltzaingoaren jarraibideak errespetatzea.