Albisteak

Mungia Hiria Saria futbol txapelketa jokatuko da larunbat honetan

Mungiak futbolarekin hitzordua izango du irailaren 12an. Mungia Hiria Saria futbol txapelketa 17:00etan jokatuko da Legardako futbol zelaian, C.D. Mungiak antolatuta.

Jardunaldiak futbola eta kirola izango ditu protagonista, eta herritarrei txapelketara gerturatu eta taldeei animoak emateko gonbita egiten zaie.

📅 Irailaren 12a, larunbata
17:00
📍 Legardako futbol zelaia

Alkarteen Feria ospatuko da larunbat honetan Mungian

Mungiak lehen aldiz egingo du Alkarteen Feria larunbat honetan, irailaren 12an, Matxin Plazan. 10:00etatik aurrera, herriko elkarteek euren jarduera eta proiektuak ezagutarazteko aukera izango dute, eta herritarrek gertutik ezagutu ahal izango dute udalerriko elkarte-sarearen aniztasuna.

Kirolaren, gizarte-arloaren, kulturaren, ingurumenaren, merkataritzaren eta ostalaritzaren esparruetako elkarteek parte hartuko dute jardunaldian, euren lana azaldu eta herritarrekin harreman zuzena izateko.

Gainera, egunean zehar hainbat jarduera egingo dira herritar guztientzat, besteak beste, bisita gidatuak, haurrei zuzendutako jolasak eta tailerrak, inprobisazioak, ginkanak eta irakurketa dramatizatuak.

Alkarteen Feria Mungiako Aurrekontu Parte-hartzaileetatik sortutako ekimena da, eta bere helburua da herriko elkarte-sarea indartzea, kolektiboen arteko harremanak sustatzea eta Mungia biziagoa, parte-hartzaileagoa eta kohesionatuagoa eraikitzen laguntzea.

Mungiako Udalak herritar guztiak animatzen ditu larunbateko jardunaldira gerturatzera eta herriko elkarteek egiten duten lana ezagutzera.