Gaur, uztailak 28, abisu laranja izango da indarrean tenperatura altuengatik. Aurreikuspenen arabera, 38 ºC inguruko tenperaturak izango dira. Hori dela eta, Mungiako Udalak kontu handiz ibiltzeko eta prebentzio-jarraibideak betetzeko gomendatzen du.
Bihar, uztailak 29, asteazkena, aldiz, tenperaturak zertxobait jaitsiko dira eta, beraz abisua ere, alerta horia izango dugu.
Egoera horren aurrean, kanal ofizialen bidez igorritako abisuen berri izatea gomendatzen da, eta hainbat neurri hartzea, hala nola ondo hidratatzea, eguzkitan ez egotea eta arreta berezia jartzea pertsona kalteberei.
Albisteak
Argitaratuta 26/7/28
Alerta laranja tenperatura altuengatik