Albisteak

San Pedro jaietako taldeen lehiaketan izena emateko epea zabalik

Udalak herriko musika taldeak gonbidatzen ditu ekainaren 27an eta uztailaren 4an txosnen gunean egingo diren San Pedro jaietako kontzertuetan telonero gisa parte hartzera. Interesatuek baldintzak kontsultatu eta izena emateko erantsitako formularioa bete dezakete, maiatzaren 5a baino lehen bidaliz.