Euskera ikasteko diru-laguntzak

Laguntza horreek hartu ahal izateko, ondoren zehazten diran baldintza guztiak bete beharko dira:

 

1) Laguntza hartuko dauen unidadea osatzen daben pertsona guztiek laguntzaren epealdi osoan Mungian erroldatuta egon beharko dabe.

2) Matrikulea enpresa edo erakunde batek ordaintzen badau, ezin izango da ezertariko laguntzarik eskatu.

3) Salbuespenak izango badira ere, Mungiako Udalak berak antolatzen ez dauzen ikastaroetako kuotetan bere laguntzak jaso ahal izango dira Mungiako Udalak berak ikastaro horreek interes berezikotzat joten badauz.

Interes berezikotzat joko da Mungiako helduek euskera ikastea;  eta herriko Udal Euskaltegiak maila guztiak beteko dituan plaza mugak ikusita, ondokoa ezartzen da:

 

1. Udal euskaltegian matrikulatzeko ezarritako epearen barruan izena emon arren, plazarik euki ez dabelako Mungiatik kanpoko euskaltegi batera ikasten joan behar izan dabenei 202,65 euroko dirulaguntzea emango jake 2017-2018 ikasturtean, ondoko baldintzak betetzen badabez:

1.1. Mungian erroldatuta egotea udal euskaltegian matrikulatzeko eskaria egin baino urtebete lehenagotik.

1.2. Udal euskaltegian ez egotea eskatzaileari jagokon mailako talderik.

1.3. Udal euskaltegiko irakasleek erabagiko dabe zein maila jagokon bakotxari.

1.4. Ordutegia ez da kontuan izango honetarako.

1.5. Mungiatik kanpoko beste euskaltegi baten matrikulatzea astean lau egun  edo gehiagoko ikastaroetan (gitxienez astean zortzi ordukoak) eta ikasturte osorako.

1.6. Dirulaguntzea jaso ahal izateko, aldez aurretik euskaltegiko egiaztagiri bat aurkeztu beharko da, asistentzia erregularra eta klaseen aprobetxamendua egokia izan dala ziurtatzen dauena.

1.7. Araudi honetan ez dagoan edozein gorabeheratan Mungiako Udalak hartuko dau horren ganeko erabagia.

 

2. Udal euskaltegian matrikulatzeko epe barruan izena emon arren, plazarik euki ez dabelako Mungiako beste euskaltegi batera ikasten joan behar izan dabenak, udal euskaltegian matrikulatutakoei jagokezan laguntza bardinak izango dabez.

Laguntza honeek jasoteko baldintzak:

2.1. Mungian erroldatuta egotea udal euskaltegian matrikulatzeko eskaria egin baino urtebete lehenagotik.

2.2. Udal euskaltegian ez egotea eskatzaileari jagokon mailako talderik. Udal euskaltegiko irakasleek erabagiko dabe zein maila jagokon bakotxari.

2.3. Mungiako beste euskaltegi baten matrikulatzea astean lau egun edo gehiagoko ikastaroetan (gitxienez astean zortzi ordukoa)eta ikasturte osorako.

2.4. Ordutegia ez da kontuan izango honetarako.

2.5. Udal Euskaltegian plazarik ez daukala jakinarazoten jakonetik hilabeteko epean egitea laguntza eskaria.

2.6. Laguntzea jaso ahal izateko, aldez aurretik ikasten dabilen euskaltegiko egiaztagiri bat aurkeztu beharko da, asistentzia erregularra eta klaseen aprobetxamendua egokia izan dala ziurtatzen dauena.

2.7. Araudi honetan ez dagoan edozein gorabeheratan Mungiako Udalak hartuko dau horren ganeko erabagia.

 

3. Ikastaroa hasten danetik berori amaitu arte %90eko asistentzia daukien ikasleek matrikularen prezioan %75eko laguntza jasoko dabe. Horretarako baldintza honeek bete beharko ditue:

                       3.1. Laguntza-eskariari jagokon ikastaroa gainditu izana.

                       3.2. Maila beragaitik aurretik laguntzarik hartuta ez eukitea.

                      3.3. Baldintzak bete dirala egiaztatzeko Mungiako Udalak behar dituan datu, informazino eta abar guztiak emoteko prest egotea.

                      3.4. Mungian erroldatuta egotea Udal Euskaltegian matrikulatzeko eskaria egin baino urtebete lehenagotik.

Laguntza horren eskabidea garagarrilaren lehen hiru asteen barruan egin beharko da.

Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzak