Mungiak Agate Deunaren bezpera ospatu du gaur, otsailak 4, parte hartzeak, tradizioak eta jai-giroak markatutako egunarekin, eta bertako ikastetxeetako ikasleak izan dira protagonista.
Goizean zehar, 900 ikasle inguru herriko hainbat kaletatik ibili dira kopla tradizionalak kantatuz,eta gero taldeka udaletxetik pasatu dira udal korporazioari euren kantak eskaintzera. Mungiako kaleak musikaz eta giro alaiz bete dira, ikasleak ikustera hurbildu diren herritarrekin batera.
Emanaldiak udaletxearen aurrean amaitu dira. Bertan, taldeek beren kantuak eskaini dituztetxokolate beroaz gozatu aurretik, udaletxeko arkupeetan. Une hori bereziki ongi hartu duteikasleek, jardunaldia bestelako esperientzia gisa eta tradizioari lotuta bizi izan baitute.
Alaitz Erkoreka Mungiako alkateak ospakizun honen esanahia nabarmendu nahi izan du:«Santa Ageda oso data garrantzitsua da gure kulturaren barruan. Poztekoa da haurrek eta gazteek egun hau bizitzen eta gure nortasun kolektiboaren parte den tradizioa bizirik mantentzen nola jarraitzen duten ikustea». Halaber, ikastetxeen inplikazioa eta ikasleek egun osoan izandako jarrera eta ekarri duten poztasuna eskertu ditu.
Arratsaldeko programazioak bertsoa eta ahozko tradizioa ardatz dituen proposamen batekin jarraituko du. 19:15etik aurrera, J.M Arregi Abesbatza eta Taket Bertso Eskolako ikasleak Euskal Pizkundea etorbidetik aterako dira Agate Deunako koplak Mungiako kaleetatik eramateko giro hurbila eta parte-hartzailea sortuz.