Ekainaren 16an egingo den Agustin Sagasti memoriala Mungiako Sari Nagusia-Txirrindularitza proba dela eta, honako trafiko afekzio hauek egongo dira:
-DEBEKATUTA DAGO ERREKATXU, IBAIBIDE, ALKATASUNA ETA TROBIKA KALEETAKO GUNE SEINALEZTATUETAN APARKATZEA 2024/06/15ETIK, 14:00ETATIK, 2024/06/16RA, IGANDEA, 18:00ETARA.

-BIZKAIBUSEN GELDIALDIAK ETA TRAFIKO MOZKETAK:
Datorren 2024/06/16an Mungiako Sari Nagusia/Agustín Sagastiren Memoriala Txirrindularitza proba dela eta, jakinarazten da Mungiako hirigunean Palado eta Atxuri izango direla geraleku bakarrak, autobusak erdigunetik igarotzea saihestuz.
Gainera, Alkartasuna, Trobika eta Elorduigoita kaleak itxita egongo dira 06:00etatik 18:00etara Zubiagako bidegurutzearen eta Udaletxearen artean.