Albisteak

24. KORRIKAren aurkezpena urtarrilaren 26an izango da Mungian

EUSKARA GARA lelopean, 24. KORRIKA Atharratzen hasiko da, martxoaren 19an, eta, Euskal Herrian zehar 2.500 km inguru egin ondoren, Bilbon amaituko da, martxoaren 29an.

Ohi bezala, euskararen aldeko ekimen erraldoi honen inguruan ehunka kultur ekitaldi izango dira, eta milaka lagunek hartuko dute parte. Horri begira, Mungian, 24. KORRIKAren aurkezpen ekitaldia antolatuko da, herritarrak informatzeko eta parte-hartzea bultzatzeko helburuarekin. Aurkezpena urtarrilak 26an izango da arratsaldeko 19:00etan Mugire Txokoan; horren bidez, aurtengo edizioaren ibilbidea, egitaraua eta eskualdean antolatuko diren ekimenak ezagutaraziko dira.