Aurten ere, Mungiako Udalak, klima-aldaketaren aurkako borrokan duen konpromisoan, “Planetaren Orduan” parte hartuko du martiaren 28an, zapatua, 20:30etik 21:30era, udaletxeko eraikinaren eta Matxin Plaza inguruko guneetako argiak itzaliz. Ekintza global honetan parte hartzera eta ordu horretan argia itzaltzera animatzen zaituztegu. “Planeta bakarra dugu, ez dago B planetarik. Komunitate zientifikoaren txostenek ohartarazi digute premiazkoa dela klima-aldaketa geldiarazteko neurriak hartzea, egoera gero eta larriagoa baita". Bat egin Planetaren orduarekin! Informazio gehiago: www.horadelplaneta.es
Albisteak
Argitaratuta 26/3/27
MUNGIAKO UDALAK “PLANETAREN ORDUA” EKIMENEAN PARTE HARTZERA DEITU DITU HERRITARRA