Albisteak

WhatsApp zerbitzua ez dago erabilgarri arazo teknikoengatik; ibaiaren ur-goraldiari buruzko informazioa webgunean eta sare sozialetan zabalduko da


Mungiako Udalak jakinarazi du, arazo teknikoak direla eta, WhatsApp udal zerbitzua ez dagoela martxan une honetan. 

Intzidentzia konpontzen den bitartean, ibaiaren uraldiarekin eta egoeraren bilakaerarekin lotutako informazio eta eguneratze guztiak udalaren webgunearen eta Udalaren sare sozial ofizialen bidez jakinaraziko dira (X/Twitter, Facebook eta Instagram).

Herritarren ulermena eskertzen dugu, eta kanal horiek jarraitzea gomendatzen dugu, informatuta egoteko.