Mungia mendiko txirrindularitza maite dutenentzako topagune bihurtuko da berriro ere XXXI. MTB Martxarekin. Lurraldeko kirol egutegian erabat finkatutako proba honek, aurten gainera, 2026ko Zikloturista Ligari hasiera emateko ohorea izango du. Valentin Uriona Txirrindulari Elkarteak Mungiako Udalaren laguntzarekin antolatutako martxa, martxoaren 1ean izango da, 9: 30etan, Andra Mari Aterpeatik abiatuta. Ibilbideak 42 kilometro eta 1.350 metroko desnibel positiboa izango ditu, eta parte-hartzaileen erresistentzia eta trebetasuna proban jarriko ditu, kirola eta Mungialde inguruko paisaia ikusgarriak uztartuz. Antolakuntzak arreta berezia jarri du ibilbidearen diseinuan, baita bidexken segurtasunean eta egokitzapenean ere, txirrindulari beteranoei zein distantzia honetan lehen aldiz parte hartuko dutenei kalitatezko esperientzia eskaintzeko. Bere balio kirolaz harago, probak 2026ko Zikloturista Ligaren hasiera ofiziala markatuko du. Liga honek egutegiko martxetan parte-hartzea eta erregulartasuna saritzen ditu, eta Mungiako lehen hitzordutik aurrera, parte-hartzaileek kilometroak pilatzen hasi ahal izango dituzte denboraldi amaieran Brontzezko, Zilarrezko edo Urrezko dortsalak eskuratzeko. Edizio berri honekin, Mungiak berretsi egiten du tokiko kirolarekiko duen konpromisoa, baita udalerria dinamizatzen duten eta bizi-ohitura osasungarriak sustatzen dituzten ekitaldien aldeko apustua ere. Horrela, MTB Martxa Bizkaiko txirrindularitza-egutegian ezinbesteko hitzordu gisa sendotzen da.
Albisteak
Argitaratuta 26/2/24
XXXI. Mungiako MTB Martxak 2026ko Zikloturista Liga hasiera emango dio, 42 kilometroko ibilbide gogorrarekin