Albisteak

Mungiako Udalak Agirre Jauregiko jolasgunea hobetu du inklusioa eta belaunaldien arteko jokoa sustatzeko

Agirre Jauregiko jolas-espazioaren segurtasuna eta irisgarritasuna hobetzeko helburuarekin, berrikuntza garrantzitsuak egin dira, erabiltzaileen segurtasuna bermatzeaz gain, inklusioa eta belaunaldien arteko jokoa ere sustatzen dutenak. Berritzeen barruan sartzen da joko-eremuko bi elementuren ordez gailu irisgarri eta publiko guztientzat pentsatutako berriak jartzea.

Lan berrien ezaugarri nagusietako bat belaunaldien artean jolasa sustatzeko duten gaitasuna da, adingabeek eta adinekoek elkarrekin jolas-esperientzia bat izan dezaten. Hobekuntza hori adin desberdinen arteko elkarrekintza erraztuko duten espazio inklusiboagoak sortzeko beharrari erantzuten dio.

Hobekuntza-obra horien guztizko kostua, erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko lan gehigarriak ere barne, 4.428,60 eurokoa da guztira.

Jolas gune honen berrikuntzak Mungiako Udalak bere instalazioak erabiltzen dituzten pertsona guztien inklusio eta segurtasunarekin duen konpromisoa berresten du.