Albisteak

Mungialdeko Behargintzak ikastaro berri bat eskeiniko du: Profesionaltasun-ziurtagiria Zaintza, Segurtasun Pribatua eta Lehergaien Babesa (SEAD0212)

Mungialdeko Behargintzak,  Mungiako Udaleko Enplegu Arloak, 350 orduko ikastaro ziurtatua jarri du abian, Zaintza, Segurtasun Pribatua eta Lehergaien Babesari buruzkoa, Lanbidek aitortua. Ikastaro horretan, segurtasun zaintzaile eta lehergailuen zaintzaile izateko gaikuntza ematen zaie parte-hartzaileei. Ikastaroa 2026ko martxotik ekainera bitartean hastea aurreikusten da.

Ikastaroaren egitura:

Segurtasun pribatuko zaintza eta babesa (250 ordu): ingurune pribatuetako segurtasun- eta babes-lanei buruzko prestakuntza.

Objektu Baliotsuen eta Lehergaien Zaintza, Garraioa eta Banaketa (60 ordu): Material arriskutsuen garraioan babesa espezializatzea.

Lanekoak ez diren praktika profesionalak (40 ordu): Esperientzia praktikoa kontrolatutako inguruneetan, laneratzea errazteko.

Parte hartzeko baldintzak

Ikastaroa 18 urtetik gorako pertsonei zuzenduta dago, baldin eta Europar Batasuneko estatu kide bateko nazionalitatea badute edo indarrean dagoen araudiaren arabera sartzeko eskubidea badute. Beharrezkoa izango da DBHko titulua edo baliokidea izatea, segurtasun pribatuko eginkizunak betetzeko eskatzen den gaitasun psikofisikoa izatea, eta ez izatea zigor-aurrekaririk edo segurtasun-arloko zehapen larririk. Era berean, azken bi urteetan ez da Indar Armatuetatik edo Segurtasun Kidegoetatik banandua izan behar.

Ikastaroak benetako aukera eskaintzen du langile espezializatuen eskaera handia duen sektore batean laneratzeko eta garapen profesionalerako. Plazak mugatuak direnez, izen-ematea lehenbailehen egitea gomendatzen da.