San Antontxuko jaiak direla eta ostiraleko merkatua lekuz aldatuko da
San Antontxuko jaiaen montaia dela eta, ostiraletako ohiko azoka lekuz aldatuko da, bere garapen egokia bermatzeko.
Arropa-azoka Bentades kaleko galeriara eramango da, fruta eta barazkien azoka berriz Agirre Jauregiren ondoko parkera. Bestalde, baserritarren postuek ohiko kokalekuan jarraituko dute, Andra Mari inguruan.