Albisteak

2026ko Lapikoko Eguna

San Antontxuren aurreko egunean, urtarrilaren 17an, Lapikoko Eguna ospatuko da, Emerando Santa Elena Auzokideen Elkarteak Mungiako Udalarekin elkarlanean antolatutako Euskadiko Indaba Lehiaketaren XIV. edizioarekin. Ekitaldia Matxin Plazan eta Foruen Plazan egingo da.

Lehiaketako arauei dagokienez, nabarmentzekoa da parte-hartzaileek, lapiko eta eltze azkarrak ezin erabiltzeaz gain, honako osagai hauek bakarrik erabili ahal izango dituztela: indaba gorria, (tolosarra, beltza edo pinta) patatak, barazkiak, piper txorizeroa, urdaia, saiheskia, txorizoa eta odolkia barne.

Balorazioak eta sari-banaketa 15:00etan izango dira. Inskripzio fitxa eta oinarriak beheko dokumentuetan.