Zinegoak bariku honetan, Homofobiaren eta Transfobiaren kontrako Nazinoarteko Egunean, helduko da Mungiara
Zinegoak bariku honetan, Homofobiaren eta Transfobiaren kontrako Nazinoarteko Egunean, helduko da Mungiara
· Bariku honetan, 19:30ean, sexu-aniztasunagaz, identidadeagaz, generoagaz edo diskriminazioagaz zerikusia daukien 6 film labur proiektauko dira Torrebillelan
· Mungiak, aurton 19. edizinoa beteten dauen Zinegoaken ZG Hedapena izenekoan parte hartzen dauen zazpigarren urtea da.
Mungian, 2022ko maiatzaren 11n.- Datorren maiatzaren 17an Homofobiaren eta Transfobiaren kontrako Nazinoarteko Eguna dala eta, Mungiak zazpigarren urtez hartuko dau parte aurton 19. edizinoa beteten dauen Bilboko Gaylesbitrans Nazinoarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdiaren ZG Hedapena izenekoan.
Horrela, bariku honetan, maiatzaren 13an, 19:30ean, sexu aniztasunagaz, identidadeagaz, generoagaz edo diskriminazioagaz zerikusia daukien sei film labur proiektauko dira Torrebillelan.
Zinegoak
Jaialdi honetan zinemea erabilten da gizartean dagon aniztasuna ikusarazoteko eta naturalizetako tresna lez. Holan, herritarrak sentsibilizau gura dira, bizitzako edozein eremutan eta edozein errazoirengaitik eskubideak urratzen diran eta tratu- edo aukera-bardintasunik ez dagon egoerak lehenbailehen historian atzean geratu daitezan.
Bilbon jaialdia amaitu ostean, Filmin-en leiho digitala edegiteaz gain, Zinegoakek Euskal Herriko hainbat herritatik hasten du bere ibilbidea, herri txikietan be sexu-aniztasunagaz erlazionautako ikus-entzunezko eukiak bultzatzeko helburuagaz. Edizino honetan Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako 47 herrik hartuko dabe parte. Holan, bariku honetan Mungiara helduko da.