Albisteak

Teléfono bidezko arreta zerbitzua prestatu da, 4G teknologiaren hedapenaren ondorioz TDT seinalean izan daitezkeen arazoei erantzuteko

Mungiako biztanleriak laster erabili ahal izango dau abiadura handiko telefono konexinoa eta eraikinen barruko estaldura hobea izango da, hain zuzen bere, herriko kaleetan hedatu dan 4G mugikor-teknologiari esker.

 

Instalazino barri honetarako 800 megaherzioko banda igorpen-espektro radioelektrikoa liberatu behar da eta, horregaz batera, erabiltzaileok TDT bidezko kanalak bersintonizatu egin beharko doguz; hori dala medio, beleiteke etxe batzuetan telebista-seinalean arazoak sortzea. Egoera honen aurrean, gertau leitekezan arazoei urtenbidea doan emoteko, 900 833 999 telefonoa jarri dau erabiltzaileen eskura "Llega800" deritxon entidadeak, hau da, erabiltzaileok edozein gorabeheraren barri emon ahal izateko debaldeko zerbiztua.

 

Horren ganera, edozein lani ekin aurretik, arazorik gehien daukien eremuetan bizi diranek etxean hartuko dabe horren ganeko komunikazioa eta bertan azalduko jake, zelan eskatu leikien doan euren etxeko antenea egokitzeko, TDT seinalea hartzeko arazorik ez izateko.