Albisteak

Mungiak Alkartasuna eraikina inauguratu du Mungiako Udaltzaingoaren eta Gizarte Zerbitzuen Mungialdeko Mankomunitatearen egoitza berri gisa

Mungiako Udalak gaur goizean inauguratu du ofizialki Alkartasuna eraikin berria, Mungiako Udaltzaingoa eta Gizarte Zerbitzuen Mungialdeko Mankomunitatea egoitza bakarrean hartzen dituen gune moderno, funtzional eta irisgarria.

Ekitaldian izan dira Alaitz Erkoreka, Mungiako Alkatea; Carlos García Buendía, Espainiako Gobernuaren Bizkaiko Ordezkariordea; Bingen Zupiria, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailburua; Ager Izagirre, Bizkaiko Foru Aldundiko Herri Administrazio eta Erakunde Harremanetarako Saileko Foru Diputatua; Amaia Antxustegi, Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Saileko Foru Diputatua; Asier Erkoreka, Eusko Jaurlaritzako Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaria; eta udalbatzako eta hainbat erakundetako kideak.

Andra Mari kaleko 1. zenbakian dago Alkartasuna eraikin berria, udalerriko lehengo anbulatorioaren instalazioen gainean. Higiezin historikoa da, eta erabateko birgaitze-prozesu handinahia izan du. Horrela, aurrera ateratako proiektuak Horrela, egindako proiektuak, 2022ko irailean hasi zena, jatorrizko espazioa (1.200 m² erabilgarri inguru, 612,33 m² Mungiako Udaltzaingoarentzat eta 543,24 m² Gizarte Zerbitzuen Mungialdeko Mankomunitatearentzat) erreferentziazko ekipamendu bihurtu du, herritarren arretarako, erakundeen koordinaziorako eta energia-eraginkortasunerako behar berriei erantzuteko.jatorrizko espazioa erreferentziazko ekipamendu bihurtu du, herritarren arretarako, erakundeen koordinaziorako eta energia-eraginkortasunerako behar berriei erantzuteko. Lan horietarako azken inbertsioa 4.307.926,27 €-koa izan da, eta horietatik 1.565.642,85 € Europatik datoz: «Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Plana - Europar Batasunak finantzatua – NextGenerationEU».

Mungiako alkate Alaitz Erkorekak adierazi duenez, "espazio berri hau leku aldaketa baino askoz gehiago da. Benetako aurrerapena da zerbitzu publikoak emateko dugun moduan: eskuragarriagoak, gizatiarragoak eta pertsonengandik hurbilago daudenak. Udaltzaingoak eta Gizarte Zerbitzuek funtsezko lana egiten dute gure udalerriko egunerokotasunean, eta lan horrekin bat zetozen instalazioak merezi zituzten. Gaur aurrerapauso bat ematen dugu Udal eta komunitate gisa, beti pertsonak gure politikaren ardatzean jarrita, gertuko eta kalitatezko zerbitzu publikoak eskainiz".
Hala, Gizarte Zerbitzuak eta Udaltzaingoa hara eramateko erabakiak hiru premia nagusiri erantzuten die: udal-langileen lan-baldintzak hobetzea, herritarrentzako arretaz gain; izan ere, aurreko espazioek ez zuten funtzionaltasun-, irisgarritasun- eta pribatutasun-berme egokirik eskaintzen kalitatezko zerbitzu publiko baterako; erdiguneko eta ezagutzeko moduko kokaleku bat aprobetxatzea, egoitza berri hau ondo konektatuta dagoelako eta herritarrek erraz identifika dezaketelako, orain erreferentzia-puntu bihurtzen da gizarte-laguntza behar dutenentzat edo poliziaren presentzia behar dutenentzat; eta azpiegiturak eguneratzea araudi- eta jasangarritasun-irizpideen arabera, birgaitzeak egiturazko gabezia garrantzitsuak konpontzea ahalbidetu baitu.

Osasun-zentrotik erreferentziako ekipamendura
Udaltzaingoaren eta Gizarte Zerbitzuen egoitza berria bihurtu aurretik, Andra Mari kaleko eraikinak Mungiako lehengo Osasun Zentroa hartu zuen hainbat hamarkadatan, mungiarren belaunaldientzako erreferentziazko osasun-gunea. Hirigunean kokatuta dagoenez eta balio sinbolikoa duenez, udalerriko memoria kolektiboan oso presente dago. Eraikinaren birgaitze integralak bizitza berri bat ematea ahalbidetu du, izaera publikoari eutsiz eta herritarren egungo beharretara egokitutako erabilera emanez.

Ildo horretan, birgaitze-lanetan, egiturazko gabezia handiak antzeman ziren 50eko hamarkadan eraikitako eraikinaren jatorrizko egituran. Hori dela eta, hasierako proiektua aldatu egin behar izan zen, egiturazko indargarri sakonak eginez, hondatutako elementuak 
Eraikinak egiturazko elementu berrituak eta arkitektura-irudi garaikidea konbinatzen ditu, fatxadak ordezteari, aluminiozko eguzki-kontroleko saretak gehitzeari eta kanpoko urbanizazio berri guztiz integratu bati esker.

Alkartasuna: esanahi sakoneko izena Mungiarentzat
"Alkartasuna" izenak sinbolismo sakona du Mungian. Hiribilduaren eta Mungiako elizatearen arteko lotura historikoari egiten dio erreferentzia; izan ere, urteetako liskarren ondoren, 1883an Alkartasunaren Iturria eraikitzen lagundu zuten. Iturri honek, elkarri lotutako bi eskuekin eta "Biak bat eta biena" inskripzioarekin apainduta, udalerriaren ezaugarri den lankidetza eta batasun espiritua sinbolizatzen du. Eraikin berria izen horrekin bataiatzean, lankidetza-ondare horri omenaldia egiten zaio, eta ongizate komunaren alde elkarrekin lan egiteko konpromisoa berresten da.

Funtsezko bi zerbitzu, espazio bera
Horrela, Alkartasunaren egoitza berriak espazio bereiziak eta independenteak eskaintzen ditu Udaltzaingoarentzat eta Gizarte Zerbitzuentzat, zerbitzu bakoitzaren baldintza funtzionalak eta pribatutasun-baldintzak betez. Hobekuntzen artean, hauek nabarmentzen dira:
• Banakako arretara egokitutako gelak eta bulegoak.
• Irisgarritasun unibertsala eta seinaletika egokitua.
• Azken belaunaldiko bideozaintza-sistema.
• Girotzeko eta aireztatzeko instalazio independenteak bi zerbitzuetarako.
• Segurtasun eta higiene handiagoa bermatzen duten ziegak

Nabarmendu behar da proiektua Eraikuntzaren Kode Tekniko (EKT) berrira egokitu dela energia-eraginkortasunari dagokionez, eta hobekuntzak egin direla isolamenduan, iragazkortasun termikoan, aireztapenean eta argiztapenean.