Albisteak

Mungiak Mungiako Kirol Sarien II. edizioa ospatu du

Mungiak Mungiako Kirol Sarien II. edizioa ospatu du gaur arratsaldean, Olalde Aretoan, Udalak antolatuta, herriko 15 kirol-elkarte eta -klubek herrian jarduera fisikoa eta kirola bultzatzeko eta sustatzeko egindako lanagatik nabarmendu diren pertsonak aintzat har ditzaten. Ekitaldian izan dira Alaitz Erkoreka, Mungiako alkatea; Nagore Torre, Mungiako Udaleko Kirol zinegotzia; Leixuri Arrizabalaga, Euskara, Kultura eta Kirol foru diputatua; eta Carlos Sergio Achotegi, Bizkaiko Foru Aldundiko Kirol zuzendari nagusia.

Horrela, bigarren edizio honetan, tokiko kirol-erakundeek 15 aintzatespen eman dizkiete adin eta funtzio desberdinetako talde edo pertsonei, baina guztiak bat datoz zerbaitetan: herrian jarduera fisikoa eta kirola sustatzeko eta bultzatzeko egindako lan eskuzabala, eta kirolaren balioak eta ildo horretan egindako kirol-ibilbidea transmititzeko gaitasuna.

Beraz, hauek izan dira sarituak:

1. A.P.M.A. FUNDACIÓN ESCUELAS BENTADES 
Saria: Maider Garrido, kirol-arduraduna.
2. A.P.M.A. LEGARDA IKASTETXEA
Saria: Isabel Alonso. IGEko eta Legarda eskolaz kanpoko taldeko kidea.
3. SOC. CAZA, TIRO y PESCA de MUNGIALDEA  
Saria: Jon Lekanda.
4. DANAK BAT PELOTAZALE ALKARTEA
Saria: Ager Urrutia, klubeko presidentea.
5. CLUB DEPORTIVO MUNGIA
Saria: emakumezkoen benjamin eta infantil mailako taldeak. Saria Jone Silvak eta Ane Zorrozuak jaso dute, emakumezkoen haur taldeko entrenatzaileak eta emakumezkoen benjamin taldeko entrenatzaileak, hurrenez hurren.
6. MUNGIA ATLETISMO TALDEA
Saria: klubeko boluntarioak.
7. MUNGIA IGERIKETA TALDEA
Saria: Igor Lopez Fano.
8. MUNGIA WATERPOLO TALDEA
Saria: Kadete taldea.
9. MUNGIA RUGBY TALDEA
Saria: Gaizka Larrabeiti eta Iker Arza.
10. MUNGIA SASKIBALOI TALDEA
Saria: Jose Ignacio Erkoreka eta Gorka Mentxaka.
11. MUNGIA-BUTROI ESKUBALOI KIROL TALDEA
Saria: Asier Muruaga.
12. MUNGIAKO BITXIAK KIROL KLUBA
Saria: Benjamin A taldea.
13. VALENTIN URIONA TXIRRINDULARI ELKARTEA
Saria: Jon Barrenetxea.
14. TALLU MENDIZALE KIROL KLUBA
Saria: Maite Torrontegi.
15. MUNGIA RACING ALKARTEA 
Saria: Kluba.