Gaur, azaroak 29 ostirala, Mungiako kaleak eta plazak argiz eta Gabonetako izpirituz bete dira, aurtengo argiztapen berezia piztuz. Instalazioak LED teknologia du kontsumo eraginkorragoa eta jasangarriagoa bermatzeko, eta 39.270,00 euroko inbertsioa egin da guztira (BEZa barne).
Argiztatutako guneen artean, Lauaxeta, Elorduigotia, Butroi kalea, Bermeo bidea, Aita Elorriaga, Alkartasuna, Trobika eta Landetxo kaleak daude, baita Matxin plaza, Foruen plaza, Torrebillela kultur etxea, Agirre jauregia eta Udaletxea ere.
Berrikuntza gisa, Matxin plazan 4 metroko diametroa duen Gabonetako bola ikusgarri bat jarriko da, bisitariek bertatik ibili eta esperientzia magiko batez gozatzeko aukera izan dezaten.