Albisteak

Gabonetako Azoka Mungiara itzuliko da abenduaren 18tik 24ra 12 posturekin Matxin plazan

Mungiako Udalak Gabonetako Azoka antolatu du aurten ere. Abenduaren 18tik 24ra bitartean egingo da Matxin plazan, eta Mungiako Gabonetako ezinbesteko hitzordua da. Azokak 12 postu izango ditu eta giro ezin hobea eskainiko du Gabonetako erosketez eta jai giroaz gozatzeko.

Gabonetako Azokak ekoizleak bilduko ditu, artisau eta hurbileko produktuen aukera zabala eskaintzeko. Besteak beste, bitxigintzako piezak (beira eta zeramika), egurrezko, ehunezko eta osagarrizko artikuluak, Gabonetako dekorazioa, lore lehorrak, pintura eta artea, eta haurrentzako bereziki pentsatutako produktuak izango dira. Horren guztiaren ondorioz, Gabon giroaz gozatu eta bertako merkataritzari lagundu nahi dioten herritar eta bisitarientzako topagune bihurtuko da Matxin plaza.

Azokaren ordutegiak

•    Abenduak 18 eta 22: 17:30etik 20:00etara.
•    Abenduaren 19, 20, 21 eta 23an: 11:00etatik 14:00etara eta 17:30etik 20:00etara.
•    Abenduaren 24an: 11:00etatik 14:00etara.

Azokako postuez gain, Udalak kale animazioko hainbat jarduera programatu ditu Gabonen aurreko egunetan herria dinamizatzeko. Hala, abenduaren 19an, ostegunean, 18:30ean, "Big Dancers" animazio ibiltaria izango da, eta abenduaren 20an, ostiralean, 18:30ean, "Larunbat gaueko sukarra", biak ere udalerriko kaleetatik ibiliko direnak. Halaber, abenduaren 19an, ostirala, Matxin plazan taloez gozatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek, azokako jai eta familia giroa indartuz.

Bakarne Egia Ekonomia Sustapen eta Enplegu zinegotziaren hitzetan, "Gabonetako Azoka gure artisauen lanari balioa emateko aukera bat da, herritarrei hurbileko azoka bat eskainiz, kalitatezkoa eta tokiko nortasuna duena, eta, aldi berean, udalerria dinamizatzen dugu eta kontsumo arduratsua eta hurbilekoa sustatzen dugu Gabonetan".

Mungiako Udalak herritarrak animatzen ditu Gabonetako Azokara hurbiltzera, Gabonetako giroaz gozatzera eta tokiko ekoizleei laguntzera, hain data seinalatuetan udalerriko merkataritzarako eta bizitza sozialerako.