Albisteak

Mungian NANa eta pasaportea egiteko eta berritzeko aukera

Mungiak, Nortasun Agiri Nazionala (NAN) eta pasaportea egiteko eta berritzeko izapideak egiteko aukera eskainiko du.

Hala, urtarrilak 8, otsailak 3, martxoak 3 eta apirilaren 7an, Mungiako Ferialekuan, Polizia Nazionalaren VIDOC bat izango da, Nortasun Agiri Nazionala (NAN) eta pasaportea egiteko eta berritzeko gaitutako ibilgailu bat.

Zerbitzua erabiltzeko, aldez aurretik hitzordua eskatu beharko da Herritarrentzako Arreta Zerbitzuaren (HAZ) bidez, aurrez aurre edo telefonoz, 010 zenbakian, ohiko ordutegian: astelehenetik ostiralera, 7:30etik 16:00etara.

VIDOCera joaten diren pertsonek NANa edo pasaportea emateko edo berritzeko beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko dute.

Tasak eskudirutan ordainduko dira ibilgailuan bertan. Kostua 12 eurokoa izango da NANarentzat eta 30 eurokoa pasaportearentzat.

Informazio gehiagorako edo aurretiko hitzordua eskatzeko, interesdunek HAZera deitu edo bertara jo dezakete ohiko ordutegian.