BBK Landa Eremu Artek aurten Mungian egingo den hirugarren edizioaren deialdia ireki du. Programa honek landa-inguruneari lotutako prozesu artistiko garaikideak bultzatu nahi ditu, artearen, lurraldearen eta komunitatearen arteko elkarrizketa sustatuz.
Deialdia Mungiako herritarrekin elkarrizketan proposamen bat garatu nahi duten artistei zuzenduta dago. Hautatutako proiektuak ingurunearen ezaugarri sozialak, kulturalak eta espazialak hartu beharko ditu kontuan.
-Deialdiaren datak: 2024ko maiatzaren 8tik ekainaren 15era
-Diru-zuzkidura: 6.000 € Proiektua
-Non gauzatuko den: Mungia
Baldintzei, hautaketa-irizpideei eta izena emateko formularioari buruzko informazio xehatua eskuragarri dago proiektuaren webgunean: https://landaeremuart.com/
Landa Eremu Art KULTIBAk eta BBK-k, Mungiako Udalaren laguntzarekin, bultzatutako proiektua da.