Albisteak

Kirol udapasa 2025

Aurtengo udarako, aurreko urteetan legez, Kirol Sailak Mungiako umeen Kirol UDAPASA prestatu dau; txandetan antolatuko da, bagilaren 23an hasi (astelehena) eta abuztuaren 29ra arte.

Gure helburuak honeexek dira: umeek ondo pasetea kirolean, eta gurasoek hain beharrezkoa dan kontziliazinoa izatea.

Era askotako jarduerak egingo dira, edade bakotxerako egokituta eta helburu desbardinak lantzeko eta sustatzeko; hau da: adiskidetasuna, lankidetza, nork bere mugak gainditzea eta antzeko jarrerak eta jokabideak.

Izena emoteko epea: maiatzak 12tik ekainaren 4ra arte.

Inskribatu aurrez aurre Kiroldegian edo https://labur.eus/jo98py8y