Albisteak

Musikaz Blai ekimena berritasunekin itzultzen da: aurtengo edizioak musikaz beteko ditu Mungiako kaleak udaberrian zein udazkenaren bezperan

Mungiako Udalak, Mungiako Merkatari eta Ostalarien Elkartearekin lankidetzan, Musikaz Blai programa arrakastatsuaren edizio zabal bat abiarazi du. 2025ean udaberrian eta udazkenaren bezperan egingo da, eta maiatza eta iraileko ostiraletan kontzertu ibiltariak izango dira, 20:00etatik aurrera. Ekimen honetarako Udalak 21.700 euroko inbertsioa egin du, "Mungia Indartzen" programaren barruan.

Mungiako jarduera sozial, kultural eta ekonomikoa bultzatzen jarraitzea helburu duen ekimena da. Hala, programazioan hainbat musika estilotako emanaldiak izango dira, udalerriko kaleak alaituko dituztenak kaleak dinamizatzeko eta tokiko ostalaritzari laguntzeko.

Aurtengo edizioan, zazpi musika taldek udalerriko hainbat tokitan joko dute modu ibiltarian (egunero musika talde bat Mungiako zonalde batean) beren estilo ezberdinekin, euskal kantu tradizionaletatik hasi eta hamarkada ezberdinetako musikaraino, besteak beste. Hauek dira parte hartuko duten taldeak: De Mode Quarter, Los Gascones, Rockalean, Bentazaharreko Mutiko Alaiak, Monstruos de la Universal, The Derty Gerties eta Sambacábula.

Ibilbideen egutegia honako hau izango da:

Maiatzak 9 

Plaza Foruen y San Pedro

De Mode Quarter

Maiatzak 9 

Calles Landetxo e Intxausti Eresgile 

Los Gascones

Maiatzak 16 

Calles Aita Zameza y Butroi 

Rockalean

Maiatzak 23 

Calles Elorduigoitia, Zubiaga y Neurketa

Bentazaharreko Mutiko Alaiak

Irailak 12

Calle Aita Elorriaga

The Derty Gerties

Irailak 12

Calle Lauaxeta Olerkari 

Monstruos de la Universal

Irailak 19

Calles Trobika y Aita Arrupe

Sambacabula

 

Mungia Indartzen

Ekimen hau "Mungia Indartzen" programaren barruan dago. 2020an sortu zen, Mungiako merkataritza eta ostalaritza establezimenduak suspertzeko, eta Udalak eutsi egin dio tokiko negozioei laguntzen jarraitzeko. Ildo horretan, Bakarne Egiak, Mungialdeko Behargintzako presidenteak, azpimarratu duenez, "helburua tokiko ekonomia suspertzea da, laguntza eta inbertsio ekonomikoei lotutako ekimenen bidez, hala nola programa hau edo Mungibonoakoa, apirilean abiarazitakoa, Mungiako merkataritzaren sektorea dinamizatzeko", eta "gure esku dagoen guztia ematen jarraitu nahi dugu, gure udalerriaren pultsu ekonomiko eta soziala mantentzeko".