Albisteak

Udapasa artistikoan izena emateko epea zabalik

Kirol Udapasek maiatzaren 13an irekiko dute izena emateko epea

Izena eman hurrengo estekan: UDA-PASA ARTISTIKOA

Aurtengo udan Mungiara itzuliko dira Udaleko Kultura Sailak eta Kirol Arloak urtero antolatzen dituzten Udapasak, herriko adingabeei topaleku, harreman eta jolasleku bat eskaintzeko helburuarekin. Horrela, gaurtik, apirilaren 25etik, eta datorren maiatzaren 12ra arte, Udapasa Artistikoetan izena emateko epea zabalik egongo da. Bestalde, Kirol Udapasek maiatzaren 13an irekiko dute epea.

Udapasa Artistikoen helburua haurren sentsibilitate artistikoa piztea da, musikaren, dantzaren, arte eszenikoen eta arte plastikoen bidez. Metodo dibertigarri eta interaktibo baten bidez, besteak beste, jolastea, interpretatzea, musika egitea, abestea eta dantzatzea bezalako jarduerak egingo dira. Horretarako, 2 txanda antolatu dira uztailean, 2012 eta 2020 urteen artean jaiotako haurrentzat.

Lehenengo txanda uztailaren 1etik 12ra izango da, eta bigarrena uztailaren 15etik 29ra, 9:00etatik 13:00etara edo 9:00etatik 15:00etara, bazkari-zerbitzua ere badagoelako, baita haurtzaindegi-zerbitzua ere 8:00etatik 9:00etara. 

Izen-emateak Udalaren web orriaren bidez (www.mungia.eus) egingo dira, gaurtik, apirilaren 25etik, maiatzaren 12ra arte, biak barne. Maiatzaren 17an, 12:00etatik aurrera, onarpen zerrenda ikusgai jarriko da udalaren webgunean.

Kirol Udapasak

Kirol Udapasetan izena emateko epea maiatzaren 13an irekiko da. Kasu horretan, 2010etik 2020ra bitartean jaiotako haurrentzat ere izango dira, baina izena eman ahal izateko, beharrezkoa izango da 4 urte beteta izatea ikasturtea hasi aurretik. Horiek ekainaren 24tik aurrera izango dira, uda osoan, eta asteko txandaka egingo dira; horrek esan nahi du nahi adina aste aukeratzeko aukera egongo dela. Informazio osoa maiatzaren 10etik aurrera egongo da eskuragarri Udalaren web orrian: www.mungia.eus.