Albisteak

Foroa Mungiako udala

Mungiako ikasleak Udalagaz batu dira euren proposamenak Udal Foroaren bidez aurkezteko

Mungiako ikasleak Udalagaz batu dira euren proposamenak Udal Foroaren bidez aurkezteko

 

  • Udalerriko 2030 Eskola Agendan parte hartzen daben Bentades, Larramendi eta BHI-Mungia ikastetxeetako ikasleak dira

 

  • 2022 ikasturte honetan, hiru ikastetxeek udalerri eta komunitate jasangarrirako ideak eregiten egin dabe lan; parte-hartzaileek, 11 GJHren inguruan egindako lana eta proposamenak azaldu ditue

 

Mungian, 2022ko maiatzaren 20an.- Mungiako Udalak Udal Foroa egin dau Bentades, Larramendi eta BHI-Mungiako ikastetxeetako ikasleakaz.

 

Ekitaldian Ager Izagirre Mungiako alkateak, Alaitz Erkoreka Lurralde eta Ingurumen Saileko alkateordeak eta udal-teknikari bik hartu dabe parte.

 

"Gure herriaren etorkizuna diranen ikuspegia entzutea oso aberasgarria izan da. Eurak izango dira urte batzuen buruan Mungian biziko diranak, eta euren udalerriak eurak gura daben norabidea hartzeko giltza daukiela ulertu dabe. Udalak hartzen dituan erabagien parte aktibo sentiduarazo gura doguz", esan dau Mungiako Alkateak. Modu berean, holango ekimenei esker ikasleek 2030eko Eskola Agendaren aurrean daukien inplikazinoa indartzen ari dala adierazo dau.

 

Hiru ikastetxeetako ikasleek ikasturtean egindako lanaren barri emon deutse udal-ordezkariei, bai eta Garapen Jasangarriaren 11. helburuaren inguruan planteetan dituen proposamenen barri be (uriak eta gizakien asentamenduak inklusiboak, seguruak, erresilienteak eta jasangarriak izatea lortzea). Zehatzago, Mungiak hainbat eremutan dauen egoerea aztertu dabe: ibaian, mobikortasunean, berdeguneetan, zerbitzu publikoetan, ekipamenduetan…

 

2022 ikasturtean parte hartu daben hiru ikastetxeek udalerri eta komunidade jasangarriaren idearen inguruan egin dabe behar. Behar horren ondorioek hainbat konpromiso ekarri ditue: hezkuntza-komunidade osoa informetea, sentsibilizetea eta haren ekintzetan inpliketea, eta Mungiaren jasangarritasunaren babesa eta hobekuntzea sustatzea. Beste alde batetik, Udalak ildo horretan gauzatu diran ekintzen barri emon dau.