Albisteak

Mungiako Udalak hitzarmena sinatu dau Gizarte Zerbitzuen Mungialde Mankomunidadeagaz, etxebizitza bat gizarte-larrialdietarako lagatzeko

Hitzarmen horrek lau urteko indarraldia izango dau, eta beste lau urtez luzatzeko aukera egongo da.

Mungian, 2022ko abuztuaren 18an. Mungiako Udalak lagapen-hitzarmena sinatu dau Gizarte Zerbitzuen Mungialde Mankomunidadeagaz, Arrieta, Bakio, Gamiz-Fika, Laukiz, Meñaka eta Mungiako udalerriek osatzen daben Mankomunidadeari etxebizitza bat lagateko, gizarte-larrialdiko egoera baten ondoriozko bizileku-gabezia egoerari aurre egin ahal izateko, iraupen laburreko egotaldi bat behar daben personei edo bizikidetza-unidadeei ostatu-zerbitzua emon ahal izateko.

 

Ager Izagirre Mungiako alkateak azpimarratu dauenez akordio hori oso garrantzitsua da egoera horreetan egon daitekezan eskualdeko personentzat, "gizarte arloan apustu sendoa ari gara egiten, eta hitzarmen hau gure bizilagunek jasan daikien egoera delikaduaren aurrean udalak daukan kezkaren eta interesaren beste adibide bat da".

 

Udalak doban lagako dau etxebizitza, eta hitzarmenaren indarraldia lau urtekoa izango da, beste lau urtez luzatzeko aukeragaz. "Holan, erakunde bien akordioak ostatua bermatuko deutse egoera gatxean dagozanei", adierazo dau Izagirrek.