Edukiontzi marroia
Martiaren 1etik aurrera, edukiontzi marroian honeek bota ahalko dira. Eskatu giltza HAZen.
Eskatu edukiontzi marroiaren giltza HAZen.
Edukiontzi marroian honeek bota ahalko dira:
- Martiaren 1etik aurrera, animalia jatorrizko hondakin prestatutak zein gordinak (okela, hestekiak, arraina eta itsaskiak, arrautza hondakin eta azalak, hazurrak eta gaztaia).
- Landare jatorrizko hondakin prestatutak zein gordinak (barazkiak, lekaleak, frutea, pastea, arroza eta haziak).
- Baratzeko hondarrak, landareak eta lorak, neurriz. Inausketa eta bedar hondarrakaz autokonposta egin beharko da.
- Infusino boltsatxuak, kafe hondarrak, ogia, gailetak eta opilak, frutu lehorrak, azalak, fruta-hazurrak eta kortxo naturalezko tapoiak.
- Jatekoagaz lohitutako sueteko papera, paperezko mahai oihalak, kartoizko arrautza-kutxak, kartoi ondulatu lohia (danak materia organikoaz lohituak).
- Izozkietako euskarriak, brotxetetako eta hortzetako zotzak eta antzekoak.
- Txikoria, algak, txori-jana, gozokiak eta zerealak, uruna eta mermelada.
- Konpostagarriak diran boltsa, bilkari eta tresnak.
Errefusara honeek bota beharko dira (edukiontzi grisa):
- Etxeko hondakin arrunt birziklaezinak. Gaikako bilketarako sisteman aukerarik izan ez eta galarazota ez dagozanak.
- Ondo itxitako boltsetan sartuta, barrukoak kanpora irten ez daian.