Albisteak

Mungian bizi diren 18 eta35 urte bitarteko gazteei etxebizitzak alokatzeko emango zaizkien diru-laguntzak arautuko dituena

Mungiak emantzipazioaren aldeko apustua egin du.

Gazteen emantzipazioa errazteko helburuari eutsita eta gaur egun gazteek etxebizitza bat lortzeko dituzten zailtasunak kontuan hartuta, Mungiako Udalak behin betiko onarpena eman dio horretan tresna lagungarri izango den ordenantzari, hain zuzen ere, Mungiako udalerrian bizi diren 18 eta 35 urte bitarteko gazteei euren ohiko etxebizitza izango denaren alokairuaren zati bat ordaintzen laguntzea ahalbideratuko duen Ordenantzari.

 

Onuradunak

18 eta 35 urte bitarteko pertsonak edo bizikidetza-unitateak, salbu eta haiekin batera bizi diren adingabeak, eta Ordenantza arautzailearen II. Tituluan ezarritako baldintzak betetzen dituztenak.

Baldintzak

- Diruz laguntzen den epealdia barne hartzen duen errentamendu-kontratuaren titularrak izatea.

- Eskatzaileak ez izatea –ezta Bizikidetzako Unitateko kide bakar ere–  etxebizitza baten jabe. Era berean, eskaria egiten dutenean ezingo dute izan ez azalera eskubiderik, ez gozamenik.

- Bizikidetzako Unitatea osatzen duten kide guztiek egon behar dute erroldatuta Mungian, gutxienez ere 10 urte lehenagotik (azken 15 urteetan).  Horretaz gain, diru-laguntzaren indarraldi osoan egon beharko dute erroldatuta.

- Gutxienez 6.000€ gordineko diru-sarrera izatea urtean, pertsona bakarrak osatutako Bizikidetzako Unitatea bada; bi pertsonek osatutako Bizikidetzako Unitatearen kasuan, gutxienez 12.000€ gordineko diru-sarrera izatea urtean.

- Gehienez 25.000€ gordineko diru-sarrera izatea urtean, pertsona bakarrak osatutako Bizikidetzako Unitatea bada; bi pertsonek osatutako Bizikidetzako Unitatearen kasuan, gehienez 35.000€ gordineko diru-sarrera izatea urtean.

- Mungian bizi diren gazteek hileko 250€-ra arteko laguntza jaso ahal izango dute, pertsona bakoitzak urtean izandako diru-sarrera gordin justifikatuen arabera.

- Etxebizitzaren alokairuaren prezio osoa ezingo da 700 €-tik gorakoa izan, elementu osagarriak sartuta (garajea, erkidegoaren gastuak, kontribuzioa eta arielak).

 

Zenbatekoa

Diru-laguntzaren zenbatekoa diruz lagun daitekeen zenbatekoaren %50ekoa izango

da, gehienez ere 250/hileko bizikidetza-unitate bakoitzeko, eta gehienez ere hamabi hilabeteko epean.

— Aurrekontu-partida: 30/2316/48001.

— 25.000 euro.

 

Eskabideak aurkezteko epea

2021eko urriaren 30era arte.