Autokontsumorako panel fotovoltaikoak instalatzeko obra lizentzia lortzeko aurkeztu beharreko dokumentazioa
Instalatutako potentzia 10 kW baino txikiagoa bada Teknikari eskudunak sinaturiko memoria teknikoa. Memoria tekniko horrek gutxienez honako agiri...
- Segurtasunaren eta osasunaren oinarrizko azterlana.
- Teknikari eskudunak sinaturiko ziurtagiria; horrek panelak jarriko diren egituraren (teilatu egitura, lurreko egitura edo fatxadako egitura) euste-gaitasuna ziurtatzen duen bere gainkarga eta erresistentzia kalkuluak azalduko ditu.
- Panelak lurrean jarriko balira eta inbentariatutako ur-ibilgu batetik 100 m baino gutxiagora baleude, Ur Agentziaren (URA) aurretiazko obra baimena.
- Panelak jabeen erkidego bati dagokion eraikin baten estalkian, fatxadan edo lurzoruan kokatuko balira, jabeen erkidegoaren baimena.
Instalatutako potentzia 10 kW baino handiagoa bada
- Teknikari eskudunak sinaturiko proiektu teknikoa. Proiektu tekniko hori dagokion elkargo ofizialak ikus-onetsita egon beharko da eta dagozkion agiriak eduki beharko ditu (memoria, kalkuluak, aurrekontua, araudiaren justifikazioa, egituraren euste-gaitasunaren kalkuluak, segurtasunaren eta osasunaren inguruan dagokion azterlana, hondakinen kudeaketaren azterlana, planoak, eskemak, baldintza agiria, kalitate kontrolaren plana, etab.).
- Panelak lurrean jarriko balira eta inbentariatutako ur-ibilgu batetik 100 m baino gutxiagora baleude, Ur Agentziaren (URA) aurretiazko obra baimena.
- Panelak jabeen erkidego bati dagokion eraikin baten estalkian, fatxadan edo lurzoruan kokatuko balira, jabeen erkidegoaren baimena.
- 100 kW instalatu baino gehiagoko instalazioa bada eta ez bada hiri-lurzoru kontsolidatuan edo jada badagoen eraikin baten gainean kokatzen, 2021eko abenduaren 9ko 10/2021 Legearen arabera, obra lizentzia izapidetu aurretik jarduera sailkatuaren lizentzia izapidetu beharko da.
Autokontsumorako panel fotovoltaikoak instalatzeko obra amaieran aurkeztu beharreko dokumentazioa
- Obra amaierako ziurtagiria eta kitapena.
- Instalatzaile baimenduak sinaturiko ziurtagiria.
- Araubide Bereziko Ekoizpen Instalazioen Administrazio Erregistroan inskribatu dela erakusten duen agiria.
- Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren baimena instalazioa zerbitzuan jartzeko.
- Instalazioaren koloretako argazkiak.
- Soberakindun autokontsumora bideraturiko instalazioa bada, energia elektrikoaren hornidura-enpresaren baimena.
- 50 kW – 100 kW instalatutako potentzia tartean badago eta ez bada hiri-lurzoru kontsolidatuan edo jada badagoen eraikin baten gainean kokatzen, jardueraren aurretiazko komunikazioa eta bere agiriak.
- 100 kW instalatu baino potentzia handiagoa badu instalazioak eta ez badago hiri-lurzoru kontsolidatuan edo jada badagoen eraikin baten gainean kokatuta, jardueraren aurretiazko komunikazioa eta bere agiriak eta jarduera sailkatuko lizentzian ezarritako neurri zuzentzaileen justifikazioa.