Irisgarritasuna hobetzeko, zerbitzu-azpiegiturak berritzeko eta herritarrentzat ingurune seguruagoa eta egokituagoa bermatzeko, Mungiako Udalak Berteiz kaleko urbanizazio-obrak hasi ditu, espaloia handitzeko eta zerbitzu-azpiegiturak hobetzeko. Jarduera hori gauzatzeko, Udalak 75.577 '71 euroko inbertsioa egin du. Kalkuluen arabera, obrek bi hilabeteko iraupena izango dute, eta inguruko trafikoa erabat moztu beharrik gabe egingo dira.
Leire Bilbao Mungiako Udaleko Hirigintza zinegotziak adierazi duenez, "jarduketa hauek Mungiako Udalak tokiko azpiegiturak etengabe hobetzeko duen konpromisoaren parte dira, mungiar guztientzako hiri-ingurune irisgarriagoa eta funtzionalagoa sustatuz".
Horrela, espaloiak handitu eta zerbitzu-azpiegiturak hobetuko dira. Inguruko espaloien zabalera handituko da, indarrean dagoen irisgarritasun-araudia betetzeko, erosotasuna hobetuz eta egungo beharretara egokituz. Gainera, saneamendu-sareak berritu eta hobetuko dira, bai ur beltzak bai euri-urak, instalazioaren zati batean; ur-hornidurako, argiteria publikoko eta telefoniako sareen trazadura berriz diseinatuko da, eta espaloi berrian integratuko dira.